2010-01-06

2009-12-01

Teleprompterra



Teleprompterraren eskema:

(1) Bideo Kamera

(2) Tela

(3) Monitorea

(4) Kristal islakorra

(5) Subjektuaren irudia

(6) Monitoreko irudia



Teleprompterra (batzuetan Autocue edo cue deitua gehien ekoizten dituen enpresaren izenaren influentziagatik) edozien berriren testua islatzen duen aparailu elektronikoa dugu, aurretik kamarak aurrekaldean duen kristal transparente batean dagoen ordenagailuan kargatua. Kasu batzuetan, aurkezleak oinetan duen pedal batekin kontrolatzen da; hau zapaltzean, testuak aurreraka egiten du eta zapaltzeari uzten badio, gelditu egiten da. Horrela, subjektuak erosoki eta bere erritmoan irakurriko du.

Beste batzuetan, narratzailearen erritmoa jarraitu behar duen operadore batek kontrolatzen du, irakurketak natural aeta lasaia izan dezan.


Telepromterra, ezinbesteko elementua dugu albistegi eta tarte informatiboetarako, aurkezlea eserita dagoen programetan, nahiz eta gidoi bat jarraitzen duten programetan ere erabil daitekeen. Erabiltzen duten aurkezle guztiek, eta bada ezpada ere gidoi bat dute aurrean aparatuek akats teknikoak izanez gero.





2009-11-26

Irratirako albistea: Beskoitzeko Heskuara

IRRATIAREN IZENA: Molotoff Irratia
ALBISTEGIA: Egunez egun
ERREDAKTOREA: Itsaso Zabaleta
ATALA: Euskal Herria
IRAUPENA: 13s
HIZLARIA: Xabier Aldanondo

Henry Duhau idazle beskoiztarrak "Hasian hasi" liburu berria plazaratu berri du. Bertako euskaran murgildu nahi gaitu Duhauk bere lan berrian. Urriaren 16an, larunbata, goizeko 11etan izango da aurkezpena Beskoitzeko herriko etxean.

Irratirako Albistea: Ajax eta Feyenoorden arteko partidua

IRRATIAREN IZENA: Molotoff Irratia
ALBISTEGIA: Egunez egun
ERREDAKTOREA: Mikel Perez
ATALA: nazioarteko gaiak
IRAUPENA: 12s
HIZLARIA: Irati Agirre

Bi hintxa holandar espetxeratu dituzte holandan Ajax Amsterdam eta Feyenoorden arteko futbol partiduan leherkari bat jaurtiki izanagatik. 15 pertsona suertatu ziren zaurituak eta errudunek 10 hilabetetako kartzela zigorra jasoko dute.

2009-11-18

"New Yorketik, Olatz Arrieta..."


Zein kazetariri ez litzaioke gustatuko Olatz Arrieta kazetari Donostiarraren postuan egotea?
EITB-ko albistegietan lan egiten duen erreportari martutenearra, New Yorken dabil atzerriko korrespontsal lanak egiten, euskaldunoi han gertaturiko guztiaren berri emanez.

Hasiera batean, Iurretako ETBren egoitzan hasi zen kazetari bezala lanean baina New Yorkera joan zen nazioarteko politikan master bat egitera, eta bertan Euskadi Irratiko berriemaile bezala hasi zen. ETBk New Yorken berriemaile bat edukitzea erabaki zuen eta Olatzi eskaini zioten lanpostu hura.

Telebistan, kazetari bezala oso gustuko dudalako eta horra iristeko egin duen lanagatik asko miresten dudalako, eskaini diot nire blogeko sarrera hau noizean behin gure etxean sartzen uzten diogun izugarrizko emakume honi.

2009-10-16

Merezi al du Obamak bakearen nobel saria?


Urriaren 9an Norvegiako akademiak jakinarazi zuenez, aurtengo bakearen nobel saria Ameriketako Estatu Batuetako presidente den Barack Obamarentzako izango da "Nazioarteko diplomazia eta herrien arteko lankidetza indartzeko egin duen lanagatik", alegia. Aukeraketa honek polemika handia sortu du mundu mailan: nahikoak al dira hitz huts batzuk nobel sari bat lortzeko?bai, dirudienez.

Egia da, Obamak aldaketa handia ekarri duela Estatu Batuetara, onera noski, eta etorkizunerako plan anitz egin dituela bakea sustatu nahiean: baina ez al dira ekintzak balioetsi behar direnak?eta ez al dago geihago merezi duen inor?Baiezkoan nago.